Prestaketa (maiatzaren 4tik aurrera) | |
Umeek kalera atera ahalko dute, muga batzuekin (apirilaren 26tik). | |
Kirola egitera eta paseatzera atea ahalko dute helduek ere, muga batzuekin (maiatzaren 2tik aurrera). | |
70 urtez gorako pertsonek eta arrisku taldeetan daudenek kalera irteteko aukera izango dute, muga batzuekin (maiatzaren 2tik aurrera). | |
Denda txiki eta negozio batzuek lan egin ahal izango dute, baina edukiera murriztuta eta txanda hartzen duten bezeroentzat bakarrik. | |
Etxeko baratzeak lantzen utziko dute, baratze hori norbera bizi den herrian edo aldamenean baldin badago. | |
Etxera eramateko janaria prestatzen duten jatetxe eta negozioek lanean hasi ahalko dute. | |
Kirolari federatu eta profesionalek banaka entrenatzen hasi ahal izango dute, baldintza batzuekin. | |
Arintzearen hasiera (maiatzaren 11tik aurrera) | |
Probintzia barruan mugitu ahal izango da, jarritako baldintzen barruan. | |
Denda eta negozio txikiek ireki ahal izango dute, baita saltoki handiek (400 metro karratutik gorakoek) ere | |
Ostatuek terrazak ireki ahal izango dituzte, edukiera %50era mugatuta. Ezingo dute barnean bezerorik hartu. | |
Hotelek eta lotarako lekuek ere ireki ahal izango dute. | |
Gurtza lekuek ireki ahal izango dute, edukiera %30era mugatuta. | |
Beilatokietan hamabost lagun elkartu ahal izango dira. | |
Kirolari profesionalen entrenamenduetan murrizpenak arintzeko asmoa dute. | |
Ehiza eta kirol arrantza baimenduta daude. | |
Aire librean kultur ekitaldian egitekotan, eserita izan beharko dute, eta 200 pertsona arte bildu ahalko dituzte (Jaurlaritzak debekatu egin du aukera hori). | |
Harreman sozialak berreskuratu ahalko dira; hamar pertsona arteko bilkurak baimenduko dira, etxean nahiz kalean, bi metroko tartea gordeta (Jaularitzak murriztu egin du aukera hori). | |
Ibilgailuetan: elkarrekin bizi direnak auto berean joan ahalko dute, edozein eserlekutan; bestela, ilara bakoitzeko lagun bat gehienez, eta maskara jantzita. | |
Garraio publikoan maskarak derrigorrezkoak izango dira, eta bidaiari batzuei tenperatura hartuko diete. | |
Tarteko fasea (maiatzaren 25etik aurrera, okerrik ezean) | |
Taberna, jatetxe eta ostatuek barnean ere bezeroak hartu ahal izango dituzte, edukiera %30era mugatuta. | |
Zineak, antzokiak, auditorioak, aretoak, museoak... ireki ahal izango dituzte, edukiera %30era mugatuta (Jaurlaritzak esana dauka ekainaren 1era atzeratu nahi duela neurri hori). | |
Areto itxietan kontzertuak egin ahal izango dira, edukiera %30era mugatuta (Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, agian, ekainaren 1etik aurrera). | |
Aire librean kontzertuak egitekotan, eserita izan beharko dute, eta 400 pertsona arte bildu ahalko dituzte. | |
Gurtza lekuek edukieraren %50 arte betetzeko aukera izango dute. | |
Ehiza eta arrantza baimenduko dituzte. | |
Eskolak, oro har, itxita egongo dira irail arte, baina salbuespen batzuekin; adibidez unibertsitaterako proba prestatu behar duten ikasleentzat irekitzeko aukera egon liteke. | |
Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako, Batxillergoko bigarren mailako eta Lanbide Heziketako bigarren mailako ikasleek klasera itzuli ahal izango lukete, hamabost ikaslerekin gelako gehienez, eta modu boluntarioan beti. Baina ez dago argi puntu honekin zer gertatuko den. | |
Gurasoek presentzialki lan egin behar duten kasuentzat, 6 urtez azpiko umeentzat haur eskolak irekitzeko aukera aipatu du Espainiako Gobernuak. | |
Malgutzea (ekainaren 8tik aurrera, okerrik ezean) | |
Mugikortasunean murrizketak arintzeko asmoa du Espainiako Gobernuak; ez du xehetasun gehiago eman. Fase hau bukatzean (ekainaren 22tik aurrera izan liteke), probintzien arteko mugikortasuna baimentzeko aukera izango dela aipatu izan du Espainiako Gobernuak, baina ez da segurtasunik horri buruz oraingoz. | |
Saltokiak orobat irekitzeko asmoa du gobernuak, edukieraren erdia betetzeko aukera emanez, eta bi metroko tartea gordearaziz bezeroei. | |
Taberna, jatetxe eta ostatuei ere arindu nahi dizkie mugak. | |
Zahar etxeetarako bisitak fase honetatik aurrera baimentzeko asmoa du Espainiak. |
Prestaketa (maiatzaren 4tik aurrera) |
Umeek kalera atera ahalko dute, muga batzuekin (apirilaren 26tik). |
Kirola egitera eta paseatzera atea ahalko dute helduek ere, muga batzuekin (maiatzaren 2tik aurrera). |
70 urtez gorako pertsonek eta arrisku taldeetan daudenek kalera irteteko aukera izango dute, muga batzuekin (maiatzaren 2tik aurrera). |
Denda txiki eta negozio batzuek lan egin ahal izango dute, baina edukiera murriztuta eta txanda hartzen duten bezeroentzat bakarrik. |
Etxeko baratzeak lantzen utziko dute, baratze hori norbera bizi den herrian edo aldamenean baldin badago. |
Etxera eramateko janaria prestatzen duten jatetxe eta negozioek lanean hasi ahalko dute. |
Kirolari federatu eta profesionalek banaka entrenatzen hasi ahal izango dute, baldintza batzuekin. |
Arintzearen hasiera (maiatzaren 11tik aurrera) |
Probintzia barruan mugitu ahal izango da, jarritako baldintzen barruan. |
Denda eta negozio txikiek ireki ahal izango dute, baita saltoki handiek (400 metro karratutik gorakoek) ere |
Ostatuek terrazak ireki ahal izango dituzte, edukiera %50era mugatuta. Ezingo dute barnean bezerorik hartu. |
Hotelek eta lotarako lekuek ere ireki ahal izango dute. |
Gurtza lekuek ireki ahal izango dute, edukiera %30era mugatuta. |
Beilatokietan hamabost lagun elkartu ahal izango dira. |
Kirolari profesionalen entrenamenduetan murrizpenak arintzeko asmoa dute. |
Ehiza eta kirol arrantza baimenduta daude. |
Aire librean kultur ekitaldian egitekotan, eserita izan beharko dute, eta 200 pertsona arte bildu ahalko dituzte (Jaurlaritzak debekatu egin du aukera hori). |
Harreman sozialak berreskuratu ahalko dira; hamar pertsona arteko bilkurak baimenduko dira, etxean nahiz kalean, bi metroko tartea gordeta (Jaularitzak murriztu egin du aukera hori). |
Ibilgailuetan: elkarrekin bizi direnak auto berean joan ahalko dute, edozein eserlekutan; bestela, ilara bakoitzeko lagun bat gehienez, eta maskara jantzita. |
Garraio publikoan maskarak derrigorrezkoak izango dira, eta bidaiari batzuei tenperatura hartuko diete. |
Tarteko fasea (maiatzaren 25etik aurrera, okerrik ezean) |
Taberna, jatetxe eta ostatuek barnean ere bezeroak hartu ahal izango dituzte, edukiera %30era mugatuta. |
Zineak, antzokiak, auditorioak, aretoak, museoak... ireki ahal izango dituzte, edukiera %30era mugatuta (Jaurlaritzak esana dauka ekainaren 1era atzeratu nahi duela neurri hori). |
Areto itxietan kontzertuak egin ahal izango dira, edukiera %30era mugatuta (Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, agian, ekainaren 1etik aurrera). |
Aire librean kontzertuak egitekotan, eserita izan beharko dute, eta 400 pertsona arte bildu ahalko dituzte. |
Gurtza lekuek edukieraren %50 arte betetzeko aukera izango dute. |
Ehiza eta arrantza baimenduko dituzte. |
Eskolak, oro har, itxita egongo dira irail arte, baina salbuespen batzuekin; adibidez unibertsitaterako proba prestatu behar duten ikasleentzat irekitzeko aukera egon liteke. |
Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako, Batxillergoko bigarren mailako eta Lanbide Heziketako bigarren mailako ikasleek klasera itzuli ahal izango lukete, hamabost ikaslerekin gelako gehienez, eta modu boluntarioan beti. Baina ez dago argi puntu honekin zer gertatuko den. |
Gurasoek presentzialki lan egin behar duten kasuentzat, 6 urtez azpiko umeentzat haur eskolak irekitzeko aukera aipatu du Espainiako Gobernuak. |
Malgutzea (ekainaren 8tik aurrera, okerrik ezean) |
Mugikortasunean murrizketak arintzeko asmoa du Espainiako Gobernuak; ez du xehetasun gehiago eman. Fase hau bukatzean (ekainaren 22tik aurrera izan liteke), probintzien arteko mugikortasuna baimentzeko aukera izango dela aipatu izan du Espainiako Gobernuak, baina ez da segurtasunik horri buruz oraingoz. |
Saltokiak orobat irekitzeko asmoa du gobernuak, edukieraren erdia betetzeko aukera emanez, eta bi metroko tartea gordearaziz bezeroei. |
Taberna, jatetxe eta ostatuei ere arindu nahi dizkie mugak. |
Zahar etxeetarako bisitak fase honetatik aurrera baimentzeko asmoa du Espainiak. |